EDUCAPLAY
Kaixo denoi!
Zer moduz zabiltzate? Eguraldi hotz xamarra egiten du, beraz, sarrera honetan kontatuko dizuedan proposamena gustuko izango duzuela pentsatzen dut, etxean berogailuaren ondoan ordenagailuarekin jolasean aritzeko.
Sarrera honetan, Educapley izeneko interneteko web-orri batekin egindako hiru joko proposatzen dizkizuet. Jokoak, natur zientziekin, euskararekin eta gizarteko arloekin lotuta daude baina adin tarte ezberdinetako haurrei zuzenduta izan ere, joko bakoitzak daukan zailtasun maila ezberdina da.
+ Lehenengo jokoa "unibertsoa" deitzen da. Hau, lehenengo eta bigarren mailako haurrei zuzenduta dagoen joko bat da. Joko honetan, haurrek hitzak eta hitz horien deskribapenak bi multzo ezberdinetan banatu beharko dituzte. Alde batetik, unibertsoko elementu ezberdinen izenak azaltzen dira (hauek talde bat osatzen dute) eta bestetik, hitz horien deskribapenak (beste taldea). Honek, irakasleari, haurrei elementu horiei buruz hitz egiten eta azalpenak ematen lagunduko dio alde batetik, eta bestetik, hitz eta esaldiak bereizten lagunduko die haurrei.
Unibertsoa+ Bigarren jokoa "Lurra" deitzen da. Joko honetan, haurrek lurreko elementu batzuen izenak dagokion argazkiarekin lotu behar dute. Joko nahiko erraza denez, eta agertzen diren elementuak ohikoak direnez, lehenengo eta bigarren mailetako haurrei zuzendutako joko bat da. Natur-zientzien gaiari lotuta dago hau ere, eta irakasleak errepasoko ariketa gisa erabili dezakeen joko jostagarri bat da.
Lurra
+ Hirugarren eta azken jokoa berrz, "Europa" izeneko jokoa da. Joko hau hirugarren zikloko ikasleei zuzendua da, seigarren mailakoei zehazki. Kurtso horretan ikasten dira Europako herrialdeen izenak eta joko honen bitartez haurrek herrialde horiek Europako mapa batean kokatzen ikasiko dute modu entretenigarri batean. Gizarteko gaiari lotutako joko bat da, txikitako nire esperientziaz baliatuta sortutakoa, izan ere, gogoratzen naiz seigarren mailan ikasi genituela guk Europako herrialdeak eta irakasleak koloretako mapa bat eman zigula buruz herrialde bakoitza non kokatzen zen ikasteko. Baina niri hori oso aspergarria iruditzen zitzaidanez, modu entretenigarriago bat aurkitu nahi izan dut herrialdeen kokapena lantzeko. Hauxe da jokoa:
Europa
Comentarios
Publicar un comentario