PRACTICUM I
Praktina onen gaiarekin jarraituz, eta aurreko post-etan niretzat eta nire taldearentzat zer diren eta guk planteatu genuen saioa azaldu ondoren, ea honako hau nire praktikaldian ikusi dudan pentsatzen hasi nintzen eta konturatu nintzen baietz, argi eta garbi ikusi ahal izan nuela. Lehen aipatu dudan bezala, niretzat praktika bat ona izan dadin hainbat elementu izan behar ditu, aurreko post-etan azaldu ditudanak eta iruditzen zait nik eskolan ikusi dudanak praktika onaren deskribapenarekin bat datorrela. Nire eskolan erabiltzen zen metodologia Ikaskuntza Kooperatiboa deiturikoa zen. Metodologia hau, erabat berritzailea iruditu zait eta gainera asko gustatu zait. Bertan, haurren autonomia bermatzen zen, hau da, irakaslearen ordez ikasleak ziren ikaskuntza metodo honetan protagonistak, irakasleak hauei laguntza ematen zien behar zutenean. Gainera, IKT-ak erabiltzen zituzten. Gelan, arbel digital bat zegoen eta irakasleak izugarri erabiltzen zuen, ariketak zuzentzeko, jolasa...