PRACTICUM I
Praktina onen gaiarekin jarraituz, eta aurreko post-etan niretzat eta nire taldearentzat zer diren eta guk planteatu genuen saioa azaldu ondoren, ea honako hau nire praktikaldian ikusi dudan pentsatzen hasi nintzen eta konturatu nintzen baietz, argi eta garbi ikusi ahal izan nuela.
Lehen aipatu dudan bezala, niretzat praktika bat ona izan dadin hainbat elementu izan behar ditu, aurreko post-etan azaldu ditudanak eta iruditzen zait nik eskolan ikusi dudanak praktika onaren deskribapenarekin bat datorrela.
Nire eskolan erabiltzen
zen metodologia Ikaskuntza Kooperatiboa deiturikoa zen. Metodologia hau, erabat
berritzailea iruditu zait eta gainera asko gustatu zait.
Bertan, haurren autonomia
bermatzen zen, hau da, irakaslearen ordez ikasleak ziren ikaskuntza metodo
honetan protagonistak, irakasleak hauei laguntza ematen zien behar zutenean.
Gainera, IKT-ak erabiltzen zituzten. Gelan, arbel digital bat zegoen eta
irakasleak izugarri erabiltzen zuen, ariketak zuzentzeko, jolasak egiteko eta
beste hainbat gauzetarako. Haurrei gainera izugarri gustatzen zitzaien. Horrez gain, ordenagailuak ere erabiltzen
zituzten behar zituztenean eta haurrentzat hori izugarrizko erronka izaten zen.
Honenbestez, haurrek liburuez gain,
teknologia berriak ere erabiltzen zituzten. Honetaz gain, haurrak taldeka
eserita zeuden, bakoitzaren ezaugarrien arabera talde orekatuetan, eta horrek
taldeka lan egiteko aukera izugarria ematen zien haurrei eta elkarri
laguntzekoa. Irakasleak gainera, haurrei laguntzeko bakarrik hartzen zuen
parte, hauek gidatzeko aurretik finkatutako helburuetara.
Hau guztia aipatu ostean,
nire iritziz praktiketan egon naizen eskolan praktina ona egiten zen zeren
irakasleak erabiltzen zituen errekurtsoen bitartez haurrek ikaskuntza esanguratsua
egitea lortzen zuten.
Comentarios
Publicar un comentario