PRAKTIKA ONA II

Aurreko post-ean praktika ona zer den apurtxo bat azaldu ondoren, jarraian gure taldeak burutu zuen ariketa edo lan bat azalduko dizuet. Guretzat praktika ona zer den zehaztu ondoren, eskolan, haurrekin lantzeko praktika on bat egin edo diseinatu genuen gure taldeak.

 Beraz, ariketa hori burutzeko, hainbat alderdi aztertu ostean, Natur Zientzietako "eguzki-sistema" gaiaren inguruan egin genuen praktika hau. Horretarako, ikaskuntza metodo tradizionala eta IKT-ak erabili genituen eta gainera haurren parte hartzea eta ikaskuntza aktibo bat suposatzen zuten ariketak diseinatu genituen.

Ariketa horretan, ikasgela bateko irakasleak ginen ni eta nire taldekideak, eta guretzat praktika ona denean oinarrituz, ikasleekin saio bat egin behar genuen. Hasieran haurrei, gaian kokatzeko, eguzki-sistemaren inguruan zer zekiten galdetu genien, ea bazekiten zer zen edo zerk osatzen zuten. Ondoren, haurren erantzunak entzun ostean, gutako batek eguzki-sistemaren inguruan azalpen txiki bat eman zuen. Hori amaitu ondoren, guk eginiko bideo bat jarri genuen.

Bideo horretan, eguzki-sistema 8 planetez osatuta dagoela azaltzen genuen, erdian eguzkia kokatzen dela eta planeta eta eguzkiaz gain, beste hainbat gorputz aurkitzen direla bertan, asteroideak, kometak edota sateliteak besteak beste. Horrez gain, planeta bakoitzari buruzko informazio baliagarriena edo esanguratsuena iruditu zitzaiguna azaldu genien bideoan.

Bideoa amaitutakoan, gu bizi garen planetaren inguruan galdera batzuk egin genizkien, honi buruz zeuzkaten jakintzak nolakoak ziren ikusteko.

Hau guztia egin ostean, gelako haurrak bi taldetan banatu nahi genituen baina taldea txikia zenez, denek batera egin zituzten pentsatuta genituen ariketa. Bi taldetan banatu baziren, hauxe zen talde bakoitzak egin beharko zuena; talde bateko haurrek, arbel digitalaren laguntzaz, prestatuta genituen bi ariketa burutu zituzten. Hauexek ziren ariketak:


 


Beste taldeko kideek berriz, bakoitzak papertxo bana hartu ostean, eguzki-sistemaren marrazkia osatu behar zuten. Papertxoetan, eguzki-sistemako elementuak azaltzen ziren: planeten izenak, sateliteak, etab.. Beraz, haur bat hasiko zen berari tokatu zitzaion elementua arbelean kokatzen eta besteek, beraien papertxoan jartzen zuenaren arabera, eguzki-sistemaren marrazki hori osatzen jarraitu beharko zuten.


Hau izan zen guretzat praktika ona deitu daitekeen saio bat. Izan ere, bertan, haurren parte hartzea bermatzen zuten ariketak zeuden,  gainera metodo tradizionala eta IKT-ak partekatzen ziren, ikasleen autonomia bermatzen zuen eta irakasleek haurrei laguntzen zieten eta hauekin ikaskuntza modu aktibo batean lan egiten zuten.

Comentarios